XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Prostituta euskaldun batekin topo egin dugu egunkarietako iragarkietan, eta honetaz galdegin diogu.
Aida Bartzelonan bizi da, eta elkar hizketa erotikoen negozioan duela hiru urte sartu zen.
Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu; hirugarren semea oso txikia denez, etxean lan egiten du.
Gaur egun 26 urte ditu.
Duela hiru urte langabezian zegoen, eta Anak, bere lantokian neska gehiago behar zituztela eta, berarekin lan egitea proposatu zion.
Hasi zirenean beste pertsona batentzat lan egiten zuten, baina gero, Anak eta Aidak euren kabuz negozioa jarri zuten.
Zerbitzu bakoitzeko 2.500 pezeta inguru kobratzen dituzte, baina sistema berdina erabiltzen dute: diru kopuru desberdina bezero bakoitzeko, prezio hori bezeroaren identifizazio modua izanez.
Anak esan digunez, 60 zerbitzu inguru egiten ditu astero...
-
-
-